XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alde honetatik, beraz, eztabaidagarria da Baionan 1964-an hartu zen erabakia (alegia: ba- lotuta, ez- berezita); geroko biltzarretan Euskaltzaindiak ere onartua: .

Ez bide dago arrazoinik aski ba- eta ez- horren desberdinki tratatzeko.

Euskal belarria erabat hondatuta egonik, bestalde, guztiz euskal fonetikaren kontra hartutako erabakia dugu hori.

Bi ba- horiek lotuta idazteko arrazoinik baldin bazegoen ere, areago zegoen ba- baiezkakoa eta ez- BERDIN tratatzeto; alegia, biak lotuta.

Eta, Axularren eta Azkueren hildotik, dagozkien aldakuntzak markatuz: .

Larramendiz geroztik, bai Azkuek, bai Basterretxeak, bai bestek ere, eta azentuari dagokionez, fenomeno berberak aurkitu uste izan dituzte ba- eta ez-i buruz.

(Nahiz ez gauza bera aurkitu denek!).

Azkue-ren ustez, esate baterako, bai badator bai eztator sintagmetan, tónico dira bai ba- bai ez- (baina ez gauza bera baldintzazkoetan: , azkeneko silaba beherago alegia .

Hots, Basterretxeak argiro eta inork baino ausarkiago azaldu duenez (Ikus Estudios sobre ) Fontes 21,44-45).

Beste hitz batez, galdegaia aditz-forma bera eta ba edo ez- bera direnean, azentua beti BA eta EZ horien ESKUBIAN gertatzen da; ba- eta ez- delakoei azentua SEKULA ez datxekielarik.

Holmer-ek eta Basterretxea-k, hitz batez, xuxen aurkitu dute kakoa; eta lehenengoaren hitzak kopiatuko ditugu, beti ere Mendebaldeko euskalkiak gogotan dituztelarik: (Apuntes Vizcaínos, Urquijo 1968,108).

Garaia da, beraz, nagusitzen hasia den interferentziaren kontra, hau esateko:.

Hori ez baita Mendebaldeko eskualdeetan bakarrik gertatzen.